GIZON BARREGARRIAK
Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak lapurreta bat eta bahiketa bat antzeztera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardo- tegian apustu bat egin dutelako, bestetik. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen koktel gisa funtzionatzen duen nobela honek hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta gizontasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helbu- ruen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere. Egileak trama harrigarri bat sortzen du, dotorea bezain ironikoa, non antzinako idealak eta orainaren errealitatea nahasten diren.
ITURRIA
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten
ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten
dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Pedro, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan. Horregatik ari dira, agian, Soro eta Erroman Pedroren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.
Eleberri honek adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko kontakizunak biltzen ditu.