Saudi Arabian edo ondoko herrialdeetan emakume jaiotzeak gizonak baino eskubide gutxiagorekin jaiotzea dakar, emakume izate hutsagatik. Gainera, askatasuna eta autonomia pertsonala kontrolatzen eta mugatzen dituen gizonezkoen “tutoretza-sistema” baten pean bizitzea esan nahi du. Saudi Arabiako emakumeek ezin dute beren kabuz erabakirik hartu; gizonezko senide batek erabakitzen du haren ordezkari gisa. Gaur egun, emakumeek zailtasunak izaten dituzte eremu askotan, hala nola janzkeran edo leku publikoetan ibiltzeko orduan.
Jaiotzen direnetik eta bizitza osoan zehar, Saudi Arabia, Qatar edo Yemen bezalako lekuetan, emakumeak familiako gizon baten kontrolpean egoten dira, normalean guraso edo senarren kontrolpean. Haien baimena eta oniritzia behar dute zenbait gai arruntetarako, hala nola ikasketa jakin batzuk hasteko, bakarrik bizitzeko, ezkontzeko, tratamendu mediko jakin batzuk eskuratzeko edo kartzelatik irteteko. Debeku horiei aurre egiteak edo “zaindariari” ez obeditzeak zehapenak ekar ditzake.
Gaur egun, emakume saudiara-biarrek oraindik zailtasunak dituzte toki publikoetan askatasunez ibiltzeko. Egia da azken urteotan aurrera egin dela ildo horretan, baina unibertsitate, banku eta eraikin publiko gehienek oraindik sarrera desberdinak dituzte emakumeentzat eta gizonentzat. Hondartzek, parkeek edo aisialdirako guneek ere, hala nola igerilekuek edo gimnasioek, bi sexuentzako gune bereiziak dituzte. Gauza bera gertatzen da garraio publikoan.
Emakume gehienek “abaia” bat jantzi behar dute jendaurrean.Hauek dira jantziaren ezaugarriak: orkatiletarainoko tunika luze beltz bat eta burua eta ilea estaltzeko belo bat, aurpegiaren zati bat bakarrik agerian uzten duena. Dena bere gorputzaren zatirik ez erakusteko eta bere nortasuna ez erakus- teko betebeharragatik. Herrialdeko polizia erlijiosoak, “mutawak”, emakumeek leku publikoetan “modu egokian” janzten dutela zaintzen du, eta modu desberdinetan zigortzen ditu hori egiten ez dutenak.
Lurralde horietako emakumeek ezin dute bikotekiderik aukeratu aitaren edo “tutorearen” baimenik gabe, eta hark harremana onartu behar du, nahiz eta emakumea ados ez egon. Emakumea ere ezin da dibortziatu senarraren baimenik gabe, baina gizona bai dibortziatu daiteke emaztearen baimenik gabe. Duela urtebetetik, senarrek, gutxienez, testu mezu bidez jakinarazi behar diete emazteei ezkontza amaitu dela; izan ere, askok abisatu gabe alde egiten zuten.
Tratu txarrak
Familiaren etxetik alde egitea erabakitzen duen emakume bat, adibidez, tratu txarrak jasaten dituelako, tutoreak salatu dezake desobedientziagatik. Harrera-zentro batean atxilotu edo giltzapetuko dute. Zentro horretatik ateratzeko, tutorearen sinadura baino ezin izango da izan, eta hari ez diola minik egingo zin egitea baino ez zaio eskatuko.
Gainera, abusuak jasan ondoren etxetik ihes egiten saiatzen diren emakumeak atxilotu eta familiekin itzularazi ditzakete. Ihes egiten badute eta babesleku batean laguntza bilatzen badute, “zaindariaren” baimena ere beharko dute aterpe hori uzteko.
Emakumeen eskubideak aldarrikatzea ez litzateke delitua izan behar, baina, Saudi Arabian, hala da. Herrial- dean gizonezkoen “tutoretza” sistemaren amaieraren alde borrokatzeak kartzelara eraman ditzake emakumeak. Izan ere, 2018ko erdialdetik, dozenaka emakume jazarri eta espetxeratu dituzte oinarrizko giza eskubideak defendatzeagatik, hala nola gidatzeko eskubidea. Atxiloketei epaiketa bidegabeak, tortura-txostenak, sexu-erasoak eta agintarien beste tratu txar batzuk gehitu behar zaizkie.