Euskararen “presentzia eta absentzia ikusgarri” egiteko proiektua jarri du martxan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Euskaldunek dituzten euskararekiko aukerei buruzko ikurrak erabiliko dituzte, elikagaiak, esaterako.
Euskararen Semaforoa ikur multzoa da, eta hainbat eskaintza eta ekintzatan euskararen presentzia zein den adieraziko digu. Elikagaien ezaugarri nutrizionalak adierazteko erabili ohi den nutri-score izeneko sailkapenean oinarritutako ikur sorta sortu dute, euskal hiztunak “informazioa azkar batean jaso dezan”. Aisialdirako kartelak, ikastaroak, mintzaldiak, kontzertuak, argitalpenak, jaiegi- tarauak, webguneak… horietan guztietan erabilgarria izatea nahi dute.
Besteak beste, galdera hauei buruzko informazioa helarazi nahi dute: “Zein ekintza da euskaraz? Nahiz eta eskaintza erdaraz izan, euskaraz mintzatzeko aukera izango al dut?”. Euskara bultzatzeaz gain, esparru batzuetan “euskararen eskaintza handitzeko beharra nabarmen eta agerian utziko du ekimenak”. Erabiltzen hasteko, lehenengo eta behin, diseinua aukeratu behar dugu. A motako diseinua eskaintza bakarra bada erabiliko dugu. Eta B diseinua, eskaintza-sorta bada. Behin aukera eginda, dagokion kartel, egitarau edo webgunean txertatuko dugu. Diseinuak eta argibide gehiago eskuragarri jarri dituzte labur.eus/euskararenSemaforoa loturaren bitartez.
Antolatzaile eta sortzaileei tresna erabiltzeko deia egin diete, sare sozialetan #EuskararenSemaforoa hashtag-a erabiliz.