Eraikin izugarri famatu honen eraikitze-lanak orain dela 140 urte hasi ziren, eta dirudienez, azkenik, 2026an bukatuta egongo omen da.
Azken sei dorreen eraikuntza amaitu ostean, basilikaren egitura amaituta geratuko da. Hori iragarri du berriki eraikuntza-lanak burutzen dituen enpresako arduradunak. “Aurreikuspenen arabera, 2025erako Jasoneren kapera amaituta egongo da eta 2026rako Jesukristoren dorrea”.
Jesukristoren dorreak 172,5 metroko garaiera izango du eta lau besoko gurutze batez errematatuko dute. Gurutzeak 17 metroko altuera izango du.
Behin Familia Santua amaituta, munduko elizarik garaiena bihurtuko da, Ulmeko (Alemania) katedrala gaindituz.