ZEIDFEST Gaztea: kartela osatuta, hau da apirilaren 13an BEC!en izango duguna

Apirilaren 13an, 10:30ean abiatuko da ZEIDFEST Gaztea, Naizen elkartearen ohorezko ate irekierarekin. Ordu horretatik aurrera, kontzertuak, zuzeneko irratsaioak, euskal sortzaileen azoka eta DJ set bereziaz gozatzeko aukera izango da.

Julen Hernandez ZEIDFEST Gazteako komunikazio arduradunak prentsaurrekoan azaldu duenez, denok disfrutatzeko espazio seguru bat sortzea da aurtengo helburu nagusia. Horretarako, adin eta forma guztietako publikoari eskainitako programazio berezia prestatu du jaialdiak.

Gatibu eta Eire izango dira jaialdia irekitzeaz arduratuko diren bi taldeak, eta Delaporte eta Bsrk Kolectivek itxiko dute eguna, festa giroan.

Bitartean, IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Tatta, Bulego, Etxepe, The Tyets, Mutilo, Fillas de Cassandra, Lia Kali eta Sara Zozaya ere ikusiko ditugu oholtza gainean.

Berritasun gisa, aurten DJ Seta izango da azoka gunean. Bertan, Jonkassek jarriko du musika eta Barratik Kalerako lagunak publikoarekin hartu-emanetan arituko dira.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 34,5 euroan, ZEIDFEST Gaztearen webgunean.