Sukaldaritza eta tatuajeak uztartzen dituen “dastattoo” saio berria estrainatu dute primeran plataforman

Maialen Caballero Mai tatuatzaile profesionalak gidatutako Dastattoo saio berria estreinatu dute Primeran streaming plataforman. Caballerok Leioako Arte Ederren fakultatean ikasi zuen eta orain dela sei urte ireki zuen tatuaje estudioa. Saio honetan trukea egingo du sukaldariekin: haiek plater berezi bat prestatu beharko diote, eta berak tatuaje baterako diseinua egingo die. Lortuko ote du sukaldariek berak sortutako diseinuak tatuatzea?

Zortzi jatetxetako goi mailako sukaldari eta arduradun nagusiekin izan da Mai: Julen Baz (Garena jatetxea, Dima), Xabier Zabala (Kirkilla Enea jatetxea, Zarautz), Uxue Landa (Ardibeltza jatetxea, Kortezubi), Ane Lore Lasa (R jatetxea, Donostia), Iker Perez Sarasketa  (Mendigoikoabekoa jatetxea, Atxondo), Ido Garcia (Garraxi taberna, Donostia), Sergio Ortiz de Zarate (Zarate jatetxea, Bilbo) eta Iñigo Sarobe (Sarobe okindegia, Bera).

Ikus-entzuleek sukaldariak eta euren sukaldeak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta Mai “zapore berriak dastatzen, jaki ezezagunak ahoratzen, eta nazka zein beldurrei aurre egiten” ikusiko dute.