OTko Martin, Javien ‘Mariliendre’ telesail berrian

Operación Triunfoko (OT) finalera iritsi ostean, Martin Urrutia getxoztar gazteak beste amets bat beteko du laster: Javier Calvo eta Javier Ambrossiren telesail berrian agertuko da, aktore gisa.

Telebistako talent showerako castingean, aktore eta musikari gisa aurkeztu zuen bere burua Martin Urrutiak. OTk iraun bitartean, sarritan adierazi zuen interpretazioaren mundua zela bere benetako pasioa.

Javiek akademiara egin zuten bisitan, euren lana miresten zuela aitortu zien lehiakideak. Elkarrizketa horren ostetik, bi zuzendariek Martin jarraitu zuten sare sozialetan.

Telesailaren albisteak Martinen estreinako singlearen iragarpenarekin egin du bat. Izan ere, duela astebete eman zuen “Rompeolas” kantaren berri.

‘Mariliendre’ren inguruan gauza gutxi dakizkigun arren, Atresplayer plataforman ikusgai izango dela, telesail musikala izango daela eta ‘mariliendrea’ren figura (lgbti+ komunitateko kideen laguna den emakumea) goratuko dutela aurreratu dute Javiek.