Beste modu batera esanda: pertsona bat bere gorputzean ziur badago eta bere itxurarekin pozik, kanpokoen onespenaren behar gutxiago du eta denbora laburragoan egoten da bere akatsak ispiluan behatzen.
Honek ez du esan nahi euren itxurarekiko interes gabezia dagoenik, baizik eta jarrera orekatu bat dutela, obsesioetatik at. Aldiz, autoestimua baxuagoko pertsonek denbora gehiago igaro lezakete ispiluan euren burua ebaluatzen eta euren itxura kritikatzen, dituzten segurtasun gabeziak direla eta.
Jokabide honek ederki erakusten du norberaren gorputz-irudia eta honen islak autoestimuan duen eragina. Autoestimu altuak norbere buruaren onarpen solidoagoa sortzen du. Kontrara, autoebaluazio baxuak, etengabe besteen onarpena bilatzera garamatza, izan ispiluarena edo ingurukoena.
Iturriak: Flanagan, P. ‘Mirror, mirror… are men really more vein? Men look at their own reflection for five seconds longerthan women’. Daily Mail (2022)
Potthoff, J.; Schienle, A. ‘Effects of Self-Esteem on Self-Viewing: An Eye-Tracking Investigation on Mirror Gazing’. Behavioral Sciences (2021)
Voges, M.; Schone, B; et al. ‘Gender Differences in Body Evaluation: Do Men Show More Self-Serving DoubleStandards Than Women?. Frontiers in Psychology (2019)