“THE SIMS” bideojokoan inspiratutako pelikula ekoiztuko du Margot Robbie-k

Orain, badirudi Margot Robbie-k The Sims bideojoko ezagunetan oinarritutako pelikula ekoiztuko duela. 2000. urtetik The Sims frankiziak, ordenagailuan jolasteko bideojokoak kaleratu ditu. Bertan, pertsonak sortu litezke, etxeak diseinatu eta bakoitzaren ibilbidea eta familia kontuetan parte hartu.

Jokoak trama zuzen bat ez duenez, pelikulak interpretaziorako leku ugari utziko du, Greta Gerwig-ek Barbie-rekin egin zuen bezala. Trama bat jarraitu beharrean, The Sims-eko erabiltzaileek askotariko avatar-ekin jolasten dute, bakoitzean nortasun bat, gaitasun ezberdin bat eta harreman ezberdinak garatuz. Jokalariek pertsonaia hauen giza beharrak kudeatzeko ardura dute, izan gosetik, higienera, emozio ezberdinak…

Azken jokoa, The Sims 4, 2014an kaleratu zen eta pertsonaiak sortzerako garaian, aukerak hobetu zituen eta etxeak eraikitzeko tresna hobeak ere bazituen. Honetaz gain, emozio eta nortasun sistema berriak txertatu zituen.

Kate Herron, Loki pelikulako zuzendaria, izango da mundu hau sortzearen arduraduna. Herron, The Last of Us telesailaren bigarren denboraldiko zuzendarietako bat ere izan zen.

Herron-ek Briony Redman-ekin batera idatziko du pelikula. Azken honek, berriki, Doctor Who telesail klasikoaren atal batean egin du lan. Ikusi beharko da Barbie-k ukan zuen arrakasta berdinduko ote duen.