Lehen pircingak orain dela 11.000 urte inguru egin ziren

Berriki arkeologo taldek batek Turkian ehun bat bitxi pieza aurkitu dituzte, 11.000 urtetakoak. Kareharriz eginak zauden batzuk, obsidianaz besteak… eta eskeletoen belarri eta kokots inguruetan aurkitu dira. Dituzten forma eta neurri ezberdinek iradokitzen dute belarritakoak zirela edo ezpainean jartzekoak.

Alabaina, piercingak eskeleto helduetan soilik agertu direnez ikertzaileek uste dute ez zirela estetikoak soilik, baizik eta esanahi soziala ere bazutela, iniziazio erritual bat bailiran helduarora bidean.

Ikerketaren autoreetako bat den Emma Baysal doktoreak Antiquity aldizkarian argitaratu ditu aurkikuntzak: “Oraindik gurean ditugun tradizioak 10.000 urte ingurutik datozela esan nahi du honek. Lehen gorputz zulaketen adibideak ezagutu nahi genituen, ze material erabiltzen ziren dekoraziorako eta zein ziren zulaketa hauek egiten zituztenak”.

Aurkikuntza hauek lehen piercingak zergatik egin ziren eta zertarako erabili ziren ezagutzera eman du. Irudi pertsonalarekin pertsonek euren identitatea adierazten zuten. Apainketa praktika oso konplexuak zituzten. “Eskumuturrekoak eta lepokoak ere aurkitu dira erakutsiz giza gorputza erabiltzen zutela zirena adierazteko” esan du Baysal doktoreak.