Durangoko San Agustin Kulturguneak Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa antolatu du martxoaren 29rako. Ganso & Cía-ren zuzendaritza artistikoa izango du clown erakusketak.
Doako zazpi ikuskizun izango dira, eguerdiko 12:00etan hasi eta azken emanaldia 20:30ean izango da. Edizio honetan, Tontolapiko Egunak Welcome & Sorry ikuskizun berria aurkeztuko du, ekitaldian zehar aurrestreinatuko dena.
Honako ikuskizunak izango dira bertan: Koilara Teatroaren Tolondrados komedia zentzugabea; Ganso & Cía taldearen Welcome & Sorry; Barbara Probst Bath-Flop, luxuzko bainuontzi baten aurkezpena; Carol Garelen Récital… en Greve; Companie L’Abre á vache-n Goodbye Persil; eta Oscar Terolen Mundo para lelos.
Antzerki eskaintzaz gain, animazioz eta foodtruck-ez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Jardunaldia Aurora Abasolo parkean eta inguruetan egingo da, eta Landako Gunea izango da alternatiba euria egiten badu.