Animadeba – Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldia datorren irailaren 4tik 7ra bitartean izango da, eta hamazpigarren edizioan parte hartuko duten film laburrak hautatu ahal izateko, hautagaitzak aurkezteko deialdia zabaldu dute.
Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak barne.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautatutako guztiekin, proiekzio artxiboa eskatzeko.
Sail Nagusian parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute. Zenbateko hori behin jaialdia amaitu eta gero ordainduko da.
Honako sari hauek izango dira: film laburrik onena, gidoirik onena eta Ikuslearen saria. Trofeoa jasoko dute hirurek. Zuzendari Berriak UPV-EHU Sailean aukeratutako filmek 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik eta Zuzendari Berriak UPV-EHU Saria lortzen dutenek diploma eta 500 euro jasotzeko aukera izango dute. Panorama Sailean parte hartzen duten filmek, berriz, 50 euro jasoko dituzte hautatua izateagatik.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.