Hamalau bikote dantzan lehia estuan arituko dira larunbatean, hilak 19, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Segurako Baratze polikiroldegian. Aurkeztuko diren hamalau bikoteetatik hamahiru gipuzkoarrak dira, gainontzeko bizkaitarra delarik.
UNAI GANDARIAS/ Azpeitian euskal dantzazale amorratuak izan behar dute, zeren eta zazpi bikote azpeitiarrak dira, honako bikote hauek osatzen dituztenak: Elaia Elorza-German Aranburu, Maite Beobide-Mikel Subinas, Itziar Bastida-Anaitz Lizartza, Maider Arrieta-Jon Ander Iriondo, Nagore Kerejeta-Aner Kerejeta, Idoia Narbaiza-Irati Olaizola, Larraitz Larrañaga-Amets Amubieta eta Laura Bastida-Ekain Uzkudun.
Saioa Galarraga-Julen Murgiondo bergaratarrek, Leire Eizmendi-Gorka Kerejeta errezil-azpeitiarrek, June Elorza-Eneko Sarasua azkoitia-azpeitiarrek, Katerin Artola-Iker Belintxon oiartzun-Lezotarrek, Ane Urruzola-Iker Sanz villabona-lezotarrek, Idoia Narbaiza-Irati Olaizola legazpitarrek osatzen dituzten gainontzeko bikote gipuzkoarrek.
Bizkaiatik, berriz, Gorka Granado-Irati Lopez bikote sopelatarrak aurtengo edizioan hartuko dute parte, eta Gipuzkoatik kanpo datozen dantzari bakarrak izango dira.
Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatuko dute txistuz, Isilkara txistulari taldearen musikarekin, eta arin-arina trikitiaz, Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin.
Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko bost adituk osatuko dute: Josu Ibarra, Karlos Sarriegi, Nerea Vesga, Gabriel Alonso eta Ane Anza. Janzkera aztertuko duten epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta German Nestares izango dira.
Aurten txapelketak garaikur berria estreinatuko du, eta bikote irabazleak Aitor Ruiz de Egino hernaniarrak aluminio galdatuaz egindako eskultura eramango du.
ETB1 telebista kateak larunbatean bertan, iluntzeko 21:00etatik aurrera dantza jaialdia eskainiko du.