Pokemon Espada / Pokemon Escudo

Nintendo Switch bideo-kontsoletara jatorrian sortutako jokoa da.

A. GOIKOETXEA /2019-11-25/ Pokemon RPG formatuetara eraman dute: Pokemon Espada eta Escudo. Hala ere, Nintendo Switch bideo-kontsolan estreinatutako bideo-jokoak zeresan handia eman du, antza, ez duelako Game Freak ekoiztetxeak ohituta gaituen kalitate bera eskaintzen. Hala ere, badago bideo-joko ona dela dioen jendea; beraz, onena litzateke zuk zeuk probatzea.

Txanden bidezko borrokak dira nagusi hemen, eta denetariko arerioak topatuko dituzu. Horien artean, Pokemon erraldoiak ere bai. Zure sormena garatu beharko duzu, horiek akabatzeko.