Korrika, 2022ra arte atzeratua

Aurtengo edizioa bertan behera geratu da, eta 2022an ospatuko da.

UNAI GANDARIAS / 2020-10-19/ Korrikaren antolatzaileek erabaki dute datorren urtean egin behar zen euskaraen aldeko ekimenaren 22. edizioa 2022. urtera atzeratzea, osasun egoerak eraginda, “pandemiaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko”. “Bizi dugun egoerak argi erakutsi digu apalak eta zuhurrak izan behar dugula, eta, beraz, erabakirik onena delakoan gaude”, azaldu dute.