Forza Street

Kontrola mantentzea ez da gauza erraza joko entretenigarri paregabe honetan.

Microsoften lasterketa-joko honek Android plataforman lur hartu berri du, betiere mugikorrak jokoa exekutatzeko baldintza egokiak betetzen baditu; izan ere, pisua ia 2 GBkoa da. Forza Streetek atal grafiko ikusgarria du; horregatik da hain pisutsua. Hitz gutxitan, Forza Street oso joko dibertigarria da. Jokoaren eragozpen bakarra kontrola da, eta hori azeleratzera, balazta kontrolatzera eta ezer gutxi gehiagora mugatzen da. Hau da, ezin dugu bolantea kontrolatu; aitzitik, gasa eta ibilgailuaren aukerak kontrolatu behar ditugu, lasterketak irabazteko. Doakoa da.